2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

TALDEKO FOTO ELKARRIZKETA: NONAME TALDEA

Nahikoa da une hori; musika hori, mendi kuttun hori, goizaldeko hamaiketatxo hori, liburu eder hori, ezagutu berri duzun hiri hori, zinemako arratsalde hori, lagunekin hondartzan surfean ibilitako ilunabar hori, marrazketarako une hori eta ikasketen lanekin ari zaren bitartean gordetako une hori. Nahikoa da une zehatz hori gutxirekin asko izateko.

Une zehatz hauekin lotuta, gure hurrengo blogaren sarrera konektatu gabeko foto elkarrizketa bat dugu. Gure taldean bakoitzak bi argazki aukeratu ditugu, non bertan ez gauden “konektatuak” , hau da, ez gaude ez internet, ez mugikor, ez ordenagailu, ez teknologiari erabilpenik ematen.

Hona hemen gure 10 une kuttun horiek:


ZINEMA: Ohiturak ez direla galdu behar eta, asko gustatzen zaigun gauzetako bat zinemara joatea da. Pelikula on batez gozatzea, bizitzan egin daitezken plazer txikien barruan sartzen dugu. Horretaz gain, bakarrik edota konpainian egin dezakezun plan polit bat da.


JANARIA: Nori ez zaio jatea gustatzen? Guretzat janari goxo batetaz gozatzea ere beste plazer txiki bat dela esan dezakegu. Edozein lekutan, ordutan eta konpainia ezberdinean egin dezakegun gauza bat delarik.




LAGUNAK: Argazki honetan magisteritzako lagun batzuk agertzen dira. Lan modularreko ariketa bat burutu ahal izateko elkarri aurpegiak pintatu behar izan genizkion. Nahiz eta hasieran pixka bat lotsatu, besteen iritziak alde batera utzi eta primeran pasa genuen.





KIROLA: Argazki hau udaran Zarautzeko hondartzan ateratakoa da. Aneren lagun batzuk surfeatzen ibiltzen dira eta egun batean berari erakusteko erronka hartu zuten. Ondo moldatu ez bazen ere, egun politta igaro zuten elkarrekin.





MUSIKA: Bizitzak soinu banda du, pertsonek, lekuek, usainek, egoerek, adinak... denok dugu melodia bat eta askotan lekutik mugitu gabe belarrien bitartez, usaintzen dut, hitz egiten dut, mugitzen naiz; denboran bidaiatzen dut.



FESTAK: Bi poltsiko: Dirua eta giltzak. Zakukada jende, irrifar, besarkada eta "aspaldiko!".






IRAKURKETA: Oheratu baino lehen, irakurtzea gustuko dut, orokorrean, loak hartzen nauen bitartean irakurtzeko liburu bat edukitzen dut mesanotxean.




MARRAZKETA: Marrazten oso trebea ez naizen arren, oso momentu onak pasatzen ditut marrazten eta Arte ikasgaian eskatzen dizkiguten lan askok IKT-ekin harreman zuzenik ez dutenez, argazki hau aukeratu dut.




BIDAIAK: 2014ko udara gogoraraziz... kurtso amaierako bidaiaren azken uneak Bruselasen.




NATURA: Izaskungo mendian, igande arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz.

Horiek dira gure hamar argazkiak. Gure hamar uneak. Hamar argazki hauetan denetarik ikus dezakezue; gure bidaiak, gure bazkariak, gure marrazkiak, gure zaletasunak, gure aisia, gure deskantsuak,….denetarik.

Baina lan hau egin ondoren ohartu gara, lanaren helburua konektatu gabeko uneak erakustea izan arren, gure mugikor edo argazki kamerak eskuetan genituela une horiek gorde ahal izateko. Hortaz, konturatu gara, gaur egun oso zaila egiten zaigula konektatu gabe bizitzea, kontziente gara ia ezinezkoa dela gaur egungo gizartean konektaturik ez bizitzea.

Gu lehen mailako gizarte batean bizi gara, punta puntako teknologiak gure eskuetan ditugu eta guretzat ohikoak dira. Gure hausnarketan oinarrituta, esan dezakegu teknologia berriek maila sozialak ere desberdintzen dituztetela. Adibidez hirugarren munduko gizartean ez dituzte guk teknologian ditugun aurrerapenak, ez dituzte gure mugikor, ordenagailu, telebista, etab. 

Beraiek ala eta guztiz ere, bizi bat dute, gai dira bizitzeko teknologiarik gabe. Hortaz, esan dezakegu gizarte motaren arabera teknologiaren erabilpena eta dependentzia maila asko aldatzen dela. Gaur egun teknologia berriak lehen mailako herrialdeetan aurkitzen dira eta bertako gizarteko kideek ezin dugu beraiek gabe gure gizarteak markatzen dituen irizpideak jarraitu.

Amaitzeko, teknologia berriek gure gizartean duten eragina ikaragarria da. Alde on eta txarrak ditu, gauza guztiak bezala. Ondorio horien artean, dependentzia, sortzen duten kontrola, intimitate falta eta pertsonen izaeraren aldaketa azpimarratuko genituzke. Teknologia berrien etorkizunari begira jarrita, ez dugu uste soka hau etengo denik, egunetik egunera teknologia aurrerapen handiak erakusten ari da eta konpetentzia asko dagoen mundu bat da, orduan gure ustetan honek indar handiz aurrera egiten jarraituko du. Gure esku dago soka hori luzatzen jarraitzea edo ahal den moduan kontrolatzen jakitea.

2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna

IRUDIAK PARTEKATUZ IV.

Hona hemen gure irudiak pratekatzeko atalari amaiera emateko gelan egin genuen praktika, Eguneratuzan/k en eskutik:

Eguneratuzan/k: IRUDIAK PARTEKATUZ IV: Praktikari bukaera ematen /...:     

Kaixo guztioi berriz ere, gaurkoan irudiak partekatuz gaiari bukaera emango diogu eta horretarako modu ezin hobea iruditzen zait, guk ...


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA







Abenduaren 3ak, urtero bezala gure egutegietan toki berezia duen eguna da. Egun honetan euskara bizi dugun guztiok , Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. 

Euskara da euskaldunok dugun altxorrik handiena eta horregatik egunero jaso dezakegun oparirik handiena euskaraz bizi ahal izatea da. 

Hona hemen euskarari abestutako abesti bat:



2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

FLICKERREN ERABILPENA

Hona hemen flickerrari buruz egindako laburpena:

....: iKate :....: Irudiak partekatuz II: Flickr erabilera gida: Flickerren erabiltzailea sortu eta argazkiak igotzeko argazki gida-album bat sortu dugu:

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

IRUDIAK PARTEKATZEA ( PRAKTIKA) NONAME TALDEA

Gaiarekin hasi baino lehen, hainbat galdera egingo dizkizuegu:

-Zuek irudiak partekatzen al dituzue sarea?
-Hori egiten baduzue, zein intentzio/asmorekin?
-Pentsatu gabe edo hausnarketa baten ondoren igotzen dituzue? Edonolakoak?
-DEDINIZIOA (ZER DA?): Izen hori ematen zaie kapturatzen eta/edo editatzen ditugun irudiak gorde eta beste batzuekin partekatzea ahalbidetzen diguten webguneei.

-IRUDIEN ERABILPEN DEMOKRATIKOA:

Irudien erabilera honen barnean, pribatutasunaren gaia jorratu nahi izan dugu, askotan sarean hauei erabilera desegokia ematen zaielako.  Gure ustez, sarri ez gara konsziente partekatzen dugun horrek  duen  balioaz, eman ahal zaion erabileraz eta honek ekar ditzakeen ondorioetaz.
Aurretik aipaturiko pribatutasun horren barruan bi eremu nagusi bereizi ditugu. Alde batetik, argazki horiek nork bere buruarekiko duten eragina, eta bestetik, besteekiko dutena.
Jarduera honek norbanakoarekiko izan dezakeen eragina, pertsona bakoitzaren balore eta munduarekiko ikuspuntuarekin erabat loturik dagoela uste dugu.  Ematen diozun pribatutasunaren arabera pertsona horren informazioa agerian eta edozeinen eskura geratzen da (lekua, lagun taldea, ohiturak, errutinak, etab.).

Lapurraren anekdota: Oporretara goazen garaian noiz eta nora goazen adierazi irudien bidez, ondorioz, etxe-lapurreta kasu ugari gertatu dira azkenaldian.

Pribatutasunaren bigarren eremuari so eginez, gure iritziz, norbanakoan oinarritzen den hausnarketa baino haratago joan beharko genuke;ez delako prozesu hau jarraitzen irudiek beste pertsona batzuk inplikatzen dituztenean. Kasu hauetan, publikatu nahi den horren inguruan hausnarketa egin eta ondoren, galdetzea beharrezkotzat jotzen dugu.

-Zuek argazkiak partekatzerako garaian inplikatutako beste pertsona horiei galdetzen al diezue (laguna/ ezaguna denean)? Eta bertan agertzen dena ezezaguna bada?

-Norbanakotik besteenganakora joaten den hausnarketa hori egiteko gai al zarete?

-Nahiz eta asmoa ona izan, beste pertsonak daudenean inplikaturik, hausnarketa hori egin behar dela uste duzue?


PLANTEATUTAKO EGOERAK:
-Eraikuntza bati argazkia atera eta balkoian norbait agertzea, eta ondoren argazkia ona delako hori lehiaketa batera bidaltzea.
-Parrandako argazkiak edaten eta erretzen.


Hurrengo lerroetan, pribatutasunaren gaia alde batera utziko dugu eta hasieran aipaturiko lizentzien gaiari helduko diogu. Lehenik eta behin, zer diren esatea komeni da: argazki horien erabilerari ematen zaizkien erabilera-baimen eta eskubideak.

Askotan erabiltzaileok egiten duguna zera da: besteenak diren irudiak hartu eta guriak izango balira bezala erabili. Hori ilegala da, eta ilegaltasun hori ekiditeko lizentziak behatzera jo beharko genuke beti; hauekin zer egin dezakegun eta zer ez jakiteko.

Horretaz gain, gure argazkiekin berbera egin beharko genukeela azpimarratu nahiko genuke, besteek ere gureekin guk nahi dugun erabilera bakarrik eman diezaioten.

Bi prozesu horiek ondo beterik, irudien partekatze demokratikoa lortuko genukeela uste dugu.

-Zergatik aukeratu dugu Flickr web zerbitzua?

Irudiak partekatzerako garaian, pribatutasun eta lizentzia aukera ugarien ematen duen aplikazioa delako.

-BALIABIDEAREN ERABILERA (Nola erabiltzen da?): 

Zerbitzu hori ematen duten webguneek irudiak bistaratu eta behera kargatzea ahalbidetzen dute. Bi motatako platarformak aurki daitezke: batetik izena eman behar den horiek eta bestetik erabiltzaile izan gabe erabil daitezkeen horiek. Erregistratuz gero, honako aukera hauek daude: album publikoak edo pertsona jakin batzuekin partekatzeko albumak sortzea, irudiak editatzea eta konposizioak sortu, sailkatu eta etiketatzea.
·         Flickr: Zerbitzurik ezagunenetako bat da, erraz eta modu intuitiboan erabiltzekoa. Doako bertsioan, hilean 100 MBko tokia ematen du gehienez irudiak gordetzeko. Flickr-en bilaketa-sistemak etiketen, dataren eta Creative Commonsen lizentzien arabera bilatzeko aukera ematen du.

http://www.flickr.com/

IRUDIAK PARTEKATU (INFORMAZIOA) NONAME TALDEA


  •      Dumpt:
1 GBko gordetzeko tokia eskaintzen du. Irudiak zip formatuan (trinkotuak) edo paneletik aldiro 10 irudi kargatzeko aukera ematen du. Irudi bakoitza 3 MBkoa izango da eta 2500 x 2500 px-koa gehienez ere. 

Helbidea:
http://www.dumpt.com/img/

  • VoiceThread:
VoiceThread multimedia ingurune batean eztabaidak izateko tresna bat da; eztabaidak aurkezpen, bideo edo irudi baten inguruan egin daitezke. Parte-hartzaileek ikusi edo entzungo dituzte eta ondoren iruzkinak egin ahal izango dituzte, telefonoa, webcama edo mikrofonoa erabiliz edo testu edo artxibo bat kargatuz.

Helbidea:
http://voicethread.com


  • Bubblesnaps:
Banda komikoetan bezalaxe, argazkiei bunbuilo dibertigarriak jarri ahal izango zaizkio Bubblesnaps erabiliz. Horretarako, erregistratuta egon behar da eta ondoren jpg irudi bat kargatu beharko da. 

Helbidea:
http://www.bubblesnaps.com/

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

SCRIBD

Scribd aplikazioa erabiltzen ikasi dudala zihurtatzeko, blog sarrera hau egitea erabaki dut.
Hemen nire musika talde eta abesti gustokoentariko bat. Coldplay Ingalaterrako rock alternatiboko taldea da, 1997an London hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua,gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).

Hona hemen abestiaren bideoa eta behean abestia idatzita: