Hona hemen flickerrari buruz egindako laburpena:
....: iKate :....: Irudiak partekatuz II: Flickr erabilera gida: Flickerren erabiltzailea sortu eta argazkiak igotzeko argazki gida-album bat sortu dugu:
2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena
2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
IRUDIAK PARTEKATZEA ( PRAKTIKA) NONAME TALDEA
Gaiarekin hasi baino lehen, hainbat galdera egingo dizkizuegu:
-Zuek irudiak partekatzen al dituzue sarea?
-Hori egiten baduzue, zein intentzio/asmorekin?
-Pentsatu gabe edo hausnarketa baten ondoren igotzen dituzue? Edonolakoak?
-DEDINIZIOA (ZER DA?): Izen hori ematen zaie kapturatzen eta/edo editatzen ditugun irudiak gorde eta beste batzuekin partekatzea ahalbidetzen diguten webguneei.
-IRUDIEN ERABILPEN DEMOKRATIKOA:
Irudien erabilera honen barnean, pribatutasunaren gaia jorratu nahi izan dugu, askotan sarean hauei erabilera desegokia ematen zaielako. Gure ustez, sarri ez gara konsziente partekatzen dugun horrek duen balioaz, eman ahal zaion erabileraz eta honek ekar ditzakeen ondorioetaz.
Aurretik aipaturiko pribatutasun horren barruan bi eremu nagusi bereizi ditugu. Alde batetik, argazki horiek nork bere buruarekiko duten eragina, eta bestetik, besteekiko dutena.
Jarduera honek norbanakoarekiko izan dezakeen eragina, pertsona bakoitzaren balore eta munduarekiko ikuspuntuarekin erabat loturik dagoela uste dugu. Ematen diozun pribatutasunaren arabera pertsona horren informazioa agerian eta edozeinen eskura geratzen da (lekua, lagun taldea, ohiturak, errutinak, etab.).
Lapurraren anekdota: Oporretara goazen garaian noiz eta nora goazen adierazi irudien bidez, ondorioz, etxe-lapurreta kasu ugari gertatu dira azkenaldian.
|
Pribatutasunaren bigarren eremuari so eginez, gure iritziz, norbanakoan oinarritzen den hausnarketa baino haratago joan beharko genuke;ez delako prozesu hau jarraitzen irudiek beste pertsona batzuk inplikatzen dituztenean. Kasu hauetan, publikatu nahi den horren inguruan hausnarketa egin eta ondoren, galdetzea beharrezkotzat jotzen dugu.
-Zuek argazkiak partekatzerako garaian inplikatutako beste pertsona horiei galdetzen al diezue (laguna/ ezaguna denean)? Eta bertan agertzen dena ezezaguna bada?
-Norbanakotik besteenganakora joaten den hausnarketa hori egiteko gai al zarete?
-Nahiz eta asmoa ona izan, beste pertsonak daudenean inplikaturik, hausnarketa hori egin behar dela uste duzue?
PLANTEATUTAKO EGOERAK:
-Eraikuntza bati argazkia atera eta balkoian norbait agertzea, eta ondoren argazkia ona delako hori lehiaketa batera bidaltzea.
-Parrandako argazkiak edaten eta erretzen.
|
Hurrengo lerroetan, pribatutasunaren gaia alde batera utziko dugu eta hasieran aipaturiko lizentzien gaiari helduko diogu. Lehenik eta behin, zer diren esatea komeni da: argazki horien erabilerari ematen zaizkien erabilera-baimen eta eskubideak.
Askotan erabiltzaileok egiten duguna zera da: besteenak diren irudiak hartu eta guriak izango balira bezala erabili. Hori ilegala da, eta ilegaltasun hori ekiditeko lizentziak behatzera jo beharko genuke beti; hauekin zer egin dezakegun eta zer ez jakiteko.
Horretaz gain, gure argazkiekin berbera egin beharko genukeela azpimarratu nahiko genuke, besteek ere gureekin guk nahi dugun erabilera bakarrik eman diezaioten.
Bi prozesu horiek ondo beterik, irudien partekatze demokratikoa lortuko genukeela uste dugu.
-Zergatik aukeratu dugu Flickr web zerbitzua?
Irudiak partekatzerako garaian, pribatutasun eta lizentzia aukera ugarien ematen duen aplikazioa delako.
-BALIABIDEAREN ERABILERA (Nola erabiltzen da?):
Zerbitzu hori ematen duten webguneek irudiak bistaratu eta behera kargatzea ahalbidetzen dute. Bi motatako platarformak aurki daitezke: batetik izena eman behar den horiek eta bestetik erabiltzaile izan gabe erabil daitezkeen horiek. Erregistratuz gero, honako aukera hauek daude: album publikoak edo pertsona jakin batzuekin partekatzeko albumak sortzea, irudiak editatzea eta konposizioak sortu, sailkatu eta etiketatzea.
· Flickr: Zerbitzurik ezagunenetako bat da, erraz eta modu intuitiboan erabiltzekoa. Doako bertsioan, hilean 100 MBko tokia ematen du gehienez irudiak gordetzeko. Flickr-en bilaketa-sistemak etiketen, dataren eta Creative Commonsen lizentzien arabera bilatzeko aukera ematen du.
http://www.flickr.com/
IRUDIAK PARTEKATU (INFORMAZIOA) NONAME TALDEA
- Dumpt:
1
GBko gordetzeko tokia eskaintzen du. Irudiak zip formatuan (trinkotuak) edo
paneletik aldiro 10 irudi kargatzeko aukera ematen du. Irudi bakoitza 3 MBkoa
izango da eta 2500 x 2500 px-koa gehienez ere.
Helbidea:
Helbidea:
http://www.dumpt.com/img/
- VoiceThread:
VoiceThread
multimedia ingurune batean eztabaidak izateko tresna bat da; eztabaidak
aurkezpen, bideo edo irudi baten inguruan egin daitezke. Parte-hartzaileek
ikusi edo entzungo dituzte eta ondoren iruzkinak egin ahal izango dituzte,
telefonoa, webcama edo mikrofonoa erabiliz edo testu edo artxibo bat kargatuz.
Helbidea:
http://voicethread.com
Helbidea:
http://voicethread.com
- Bubblesnaps:
Banda
komikoetan bezalaxe, argazkiei bunbuilo dibertigarriak jarri ahal izango
zaizkio Bubblesnaps erabiliz. Horretarako, erregistratuta egon behar da eta
ondoren jpg irudi bat kargatu beharko da.
Helbidea:
http://www.bubblesnaps.com/
Helbidea:
http://www.bubblesnaps.com/
2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea
SCRIBD
Scribd aplikazioa erabiltzen ikasi dudala zihurtatzeko, blog sarrera hau egitea erabaki dut.
Hemen nire musika talde eta abesti gustokoentariko bat. Coldplay Ingalaterrako rock alternatiboko taldea da, 1997an London hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua,gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).
Hona hemen abestiaren bideoa eta behean abestia idatzita:
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)