2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gaur egun, gure eguneroko bizitzan ezinbesteko tresna bihurtu da teknologia. Gure bizimodua erabat aldatu da teknologia berriak sortu zirenetik, sorkuntza horren ondorioz gure gizartea denbora oso gutxian teknologia berriengandik baldintzatuta dago.

Duela 60 urte familia gehienen etxeetan ez zegoen ez telebistarik, ez ordenagailurik, ez telefonorik eta oraindik gutxiago sinistezina gerta zitezkeen pentsatzea tablet, ipad, iphone, mp3,...punta puntako teknologia berriak asmatu ahal izango zirenik. Gaur egun ordea, familia gehienen egoera oso desberdina da, azken urte hauetan gure etxeak teknologia berriez erabat jorratuta daude, bai telebistak, ordenagailuak, irratiak, tabletak, mugikorrak,....

Teknologiak duen garapena oso azkarra da, baina guztiz konsziente al gara izan dezakeen eraginaz? Noraino iritsiko da garapen hau? Teknologiaren ondorioz gizartea aldatu da?

Historian zehar teknologiak izan duen garapena bideo txiki batean adieraziko dut. Bertan, teknologia sortu zenetik gaur egunerainoko prozesua azaltzen da eta nola iritsi den teknologia gaur egungo hezkuntzara.



1- Orain arteko gure ibilbidea eta esperientzia IKTrekin bai eskolan, bai gure eguneroko bizitzan.
Nire kasuan, teknologiarekin izan dudan harremana nire bizitzan zehar ez da oso estua izan. Nire lehen jaunartzea egin nuen garaian oso modan zegoen GameBoy-ak opari gisa izatea baina hura ez zen izan nire oparietako bat, ez bainuen gustoko horrelako jolas makinak.


Nire etxean hainbat teknologia ezagutu ditut txikia nintzenetik, bai telebista, irratia eta aitaren laneko ordenagailua. Denbora aurrera joan ahala etxerako ordenagailu bat erosi genuen etxean erabiltzeko, garai horretan nik jolasteko besterik ez nuen erabiltzen baina gaur egun tresna oso baliotsua da niretzat nire ikasketak eta egunerokotasunean.


Nire lehen mugikorra 6.mailan izan nuen ondoko herrian igeriketan hasi bainintzen eta gurasoekin kobtaktuan egoteko izan nuen, ez zen mugikor berria, nire izebak aurretik erabilitakoa baizik. Garai haietan mugikorrak deiak eta mezuak bidaltzeko bakarrik balio zuen. Gaur egun mugikorra izaten jarraitzen dut, baina oraingo hau askoz ere konplexuagoa da ordenagailu baten antzekoa da. Aitortu beharra dut ez dudala guztiz gustoko mugikorrarekin bizitzea, gizartea asko baldintzatzen duen tresna dela iruditzen zait eta bere ondorioak ez dira beti onuragarriak. Mugikorren ondorioz askoz ere kontrolatuagoak bizi gara eta pertsonen arteko komunikazioa galtzen ari gara.





Hala eta guztiz ere, ordenagailua eta mugikorra dira niretzat tresna baliogarrienak, beraiek gabe gaur egun dugun gizartean aurrera egitea nahiko zaila dela ikusten dut, nahiz eta hau aitortzeak tristura puntu bat sortzen du nire barnean, antzinako joku, hizketaldi, harreman eta mila esperientzia galtzen ari garela iruitzen baitzait.

2- Zer dakizu egiten IKTrekin (teknologiarekin)?

Nire harremana teknologiekin ez denez oso ona, ez dut trebezia handirik arlo honetan. Horrez gain, oinarrizko ezagutza minimo batzuk baditut, hau da, ordenagailua, mugikorra eta telebista erabiltzen badakit, baita horiek dituzten zenbait aplikazio ere. Internetari dagokionez, hainbat ezagutza ditut: informazioa bildu, posta elektronikoa erabili, sare sozialak, ....Hala ere, nire trebeziak ez direnez oso urrutira iristen teknologikoki pixkat atzeratuta nagoela uste dut. Gai honek ez dit interes handirik sortzen, oinarrizko maila bat izanda gustora nago bainan konsziente naiz maila horrek gora egin behar duela nire etorkizuna hobetu dadin.


3- Nola ikusten dut nire burua irakasle naizenean IKTrekin? Hau da, gai izango nintzateke irakasle naizenean digitalki klaseak emateko?

Aurrez esan bezala, konsiente naiz nire mailak gora egin behar duela nire etorkizuna hobetzeko, hau da, nire biharko ogibidea izango denak teknologia maila bat izatea eskatzen du. Gaur egun irakaslea izateko ezinbestekoa da teknologia berriak ondo menperatzea eta horiek erabiltzen jakitea. Horretarako nire maila hobetu behar dut, orain dudan maila nahiko kaxkarra dela uste baitut. 







Hortaz, IKT irakasgai berri hau aukera ezin hobea dela uste dut. Nire jakintza teknologikoak hobetzeko unea iritsi dela uste dut, nahiz eta ez izan nire arlorik gustokoena asko ikasteko dudan atal bat da niretzat. Etorkizunerako tresna oso baliagarria da teknologia berriak lagun izatea.

Bestalde, ikasleei begira teknologiari dagokionez muga batzuk jartzea ezinbestekoa dela ikusten dut, gaur egungo ikasleak teknologikoki oso aurreratuak dira eta zenbaitetan beraien arteko harremana kaltetu egiten da. Oraingo ikasleak oso desberdinak dira, iraganeko mahai jokuak, arbela, liburuak, arkatzak,....pixkanaka desagertzen doaz eta horrekin batera ikasgelako giroa ere aldatzen ari da. Horregatik kontu handiz ibili behar da iraganeko ohitura onak mantentzeko eta teknologia berriak neurri batean erabiltzeko.

1 iruzkin:

  1. Kiaxo Jone! Artikulu dotorea. Baina zehazki bideoaren inguruan hitz egingo dizut iruzkin honetan, teknologia berriek hezkuntzan izan duten eragina aztertzen duzun zati hori benetan interesgarria eta baliagarria iruditu zaitelako. Jarraitu horrela!
    Besterik gabe: Eguneratuzan/k

    ErantzunEzabatu