
Duela astebete Amara Berri eskolako irakasle bat etorri zen unibertsitatera , bigarren mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera. Hitzaaldiaren helburua, ikasleok Amara Berri proiektua gertutik ezagutzea zen, horretarako irakasleak hango metodologia sistema, helburuak, antolaketa, zerbitzuak,....etab. azaltzeko aukera izan zuen.
Hasiera emateko, irakasleak ikastetxeko ezaugarri garrantzitsuenak azaldu zizkigun. Hau da, ikastetxe honetako protagonista nagusiak haurrak dira, metodologia beraientzat egina dago. Horretarako, haurrak ziklo desberdinetan banatzen dira, gela berean adin desberdinetako ikasleak aurkitzen dira, honenbestez, ikasleek elkarren artean laguntzeko aukera dute. Gainerakoan, ikasleek ez dituzte esku liburuak erabiltzen, hauen ordez liburutegiko materiala eta ordenagailua erabiltzen dute.
Honekin batera, eskola honek ateak irekiak ditu edozein pertsonarentzat, ikasleek sistemaren parte hartzaile nagusiak dira eta eskola osoaren zzerbitzua da. Zikloka lan egitean, ikasgela barruan binaka lan egiten dute. Bigarren ziklokoak irratian ibiltzen dira eta hirugarrenekoak prentsan.
Aipatzekoak dira Amara Berriren helburu nagusiak, alde batetik, eskolan lantzen diren edukiei zentzua ematea egunerokotasunean erabili ahal izateko eta bestalde, ikasleak teknologia berrien munduan trebatzea. Honi lotuta, irakasleak esaldi bat zuen ahoan une horo; " lehenengoan ikasi, bigarrenean irakatsi".
Amaitzeko, esan dezaket hitzaldi honi esker beste heziketa metodologia berri bat ezagutu dudala, nik nire ikasle garaian izan nuenaren oso desberdina. Aurrez entzun ez nituen metodoak eta sistema erabiltzen dute eta hori guztiz berria da gutariko askorentzat. Metodologia honen helburuei dagokienez, oso helburu garrantzitsuak iruditzen zaizkit gaur egungo gizartean aurrera egin ahal izateko, teknologia berriekin lan egiten ikastea beti ere muga zehatz batzuekin. Horretaz gain zikloka lan egiteko sistema, desberdina baina interesgarria iruditzen zait, hasiera batean arraroa egin zait nik ez nuelako gertutik metodo honen inguruan entzun baina ikasleek elkarren artean lan egiteko balore asko ikasten dituztela iruditzen zait. Beraz esan dezaket, gure etorkizunari begira hainbat ideaia interesgarri ikasi ditudala aplikatu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina