2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

BIG DATA: ARGAZKI SEKUENTZIA

" Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du"


Sarritan erabiltzen dugun esaldi honek zentzu handia du gure bizitzan.
 Gaur egun, irudiak non nahi aurki ditzazkegu, edonork baititu teknologia berriak eskura une ahaztezin hori irudi gordegailuan betirako gorde ahal izateko. 

Hortaz, nire une gustukoenak erakutsiko dizkizuet gaurkoan, teknologia berrietaz erabat aldentzen nauten horietakoak:



 Bazkalosteko Kafea.  

"... hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz..."


Izaskungo mendian, igande arratsaldeko giro ederra aprobetxatuz.


Etxeko bizipoza.




Erabat deskonektatu nahi dudanean sukaldatzeak asko erlaxatzen nau.





2015 eko abuztua Madrilen.


Hiria bisitatzen ibili ondorengo deskantsua.





2014 ko udara gogoraraziz... kurtso amaierako bidaiaren azken uneak Bruselasen.



Ilunabarra Zurriolako hondartzan.


"Zer da lagun on bat 
bixotz zati bet ez bada
esku bet luzetzie,
benetan biher danien
bakarrik ezin dogunien"



Eskerrik asko eman didazuen ongi etorriagatik !!




2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

ZELATATZAILEA ETA ZELATATUA


Azken saio teorikoan, zelatatzaile eta zelatatuaren inguruan aritu ginen berbetan, hasiera batean taldeka gure iritzi eta hausnarketa egin genuen eta azkenik Lorearen azalpenak entzun genituen gaiaren inguruan.
Ez gara ohartzen, etengabe zelatatzen gaituztela, gure mugimendu guztiak kontrolatzen dituztela, hau da, non gauden, zer egiten ari garen, norekin gauden, noiz gauden,...Uneoro, gure bizitza eta intimitatearen kontrol absolutua dute. Baina guzti honen inguruan hainbat galdera planteatu nahiko nituzke; Nola dakite guzti hori? Nork kontrolatzen gaitu? Zertarako?

Gure bizitzaren kontrolaren atzean dauden tresna esanguratsuenak interneta eta mugikorrak dira. Bi tresna hauen esker gure informazio asko lor dezakete, tresna hauek emititzen dituzten datuekin non gauden, nora goazen, norekin gabiltzan eta zertan gabiltzan dakite. Informazio guztia hau modu inkonsziente eta konturatu gabe emititzen dugu, hortaz ez gara ohartzen emititzen ari garenataz.

Esan bezala, informazio emisio hau kontrolpean izateko ezinbestekoa da sarean partekatzen dugun informazioa neurtzea eta ohartzea bertan idazten edo pertekatzen dugun guztia betirako bertan gordeta geratzen dela jakitea.

Oharkabean bada ere, hona hemen gu zelatatzen gaituzten adibideetako batzuk;

NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia
Beti irekia edukitzea
...
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu pertsonal guztiak
Asmatzea
Banketxeak/Kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak
Konexio kontrola
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexio kontrola
Tik bikoitza kendu
Ordua kendu
Porfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
...
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam (drone)
Hackeatzaileak
Pegatina bat jarri kamararen aurrean
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa
Erabilerak
...
“Modo avión”

Informazioa lortzeko tresna hauen helburu nagusiena dirua lortzea da, hau da, informazio tresnak helburu ekonomikoetan dute bere oinarri nagusia. Horretarako "espiatu" edo etengabeko azterketa bat egiten digute gure zaletasun, gustuko leku, hiriburu, mugikor,....eta bertan lan egiten dute, bezeroen gustoko gauzak aztertu eta helburu ekonomikoak bertara plazaratzen dituzte.

Amaitzeko konklusio gisa;

KONTUZ! ARGI IBILI! ZUREA DEN INFORMAZIOA, ZUREA BAKARRIK IZATEN JARRAITU DEZALA SAIA ZAITEZ!

2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

ADUNAKO HERRI ESKOLA ( Kontzeptu mapa)

Hona hemen Adunako Herri Eskolaren inguruan egindako kontzeptu mapa:



HITZALDIAK: ADUNAKO HERRI ESKOLA

Duela bi aste, Adunako Herri Eskolako irakasle bat etorri zen unibertsitatera hitzaldi bat ematera. Iñaki Pagola eskolako irakasleak, Adunako Herri Eskolaren inguruan hitzaldia egiteko sei puntuetan banatu zuen saioa:

  • Kokapena
  • Eskolaren ezaugarriak
  • Ikt-ren eginbeharrak
  • Heldutasun eredua
  • Google apps eta Drive
  • Esperientzia Praktikoak



Hitzaldiarekin hasteko, eskolaren kokapenaren inguruan hitz egin zigun, Donostiatik 1,5 km-ra dagoela azalduz. Eskolak 68 ikasle bakarrik zituela esan zigun, beraz eskola txikia da Adunakoa.

Eskola honen ezaugarri nagusi bezala esan dezakegu ez dituztela testu liburuak erabiltzen. Lana proiektuen bidez egiten dute. Hiru hilabetez behin aldatzen dituzte gaiak eta beti gauza berriak lantzen dituzte, edukiak errepikatu gabe. Ikasleek dute edukiak aukeratzeko eskubidea, beraien interesetan oinarritutako edukiak aukeratzen dituzte.

Honetaz gain, heldutasun ereduari eutsiz, hiru maila desberdin aurki ditzazkegu: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Adunako eskola hirugarren maila honetan kokatzen da.

Aplikazioei dagokienez, hainbat erbiltzen dituzteclassroomgoogle calendareta drive izenekoak adibidez. 

Dinamika eta praktikotasuna aurrera eramateko Drive aplikazioa sarritan erabiltzen dute, horren adibide gisa, bileretan jasotako informazioa driven partekatzen dute eta bertan denek elkarrekin lan egin dezakete, nahi duten moduan.

Erabiltzen duten agenda digitalari dagokionez, ordenagailuei esker, ikasle guztiek erabili dezakete agenda hau. Bertan informazio ugari gordetzen dute; eskolako ikasleen informazioa, hutsegiteak begiratzeko, ebaluazio sistemaren berriak, irakasleak jarri dizkien eginbeharrak,...  Ondorioz, ez dute paperean idazten, guztia kuaderno digitalaren bidez egiten dute, baita etxeko lanak eta hauen zuzenketak ere.

Eskolako bloga, albisteak eta egindako lanak erakusteko erabiltzen dute. Metodologia honen bitartez, Alkiza eta Berrobiko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera dute, hirurek parte hartzen baitute blog honetan.

Aplikazio erabilien artean, Dropbox aurkitzen dugu, argazkiak partekatzeko erabiltzen dute. Horrela gurasoek eskolan ateratako argazki hauek ikusteko aukera dute eta nahi izanez gero deskargatzeko ere bai. Irudiaren edukiari lotuta bideo grabaketak ere egiten dituzte nohizbehinka, hauen bitartez bideoak grabatu eta gero gauza berriak ikasteko eduki moduan erabiltzen dituzte. Bideoetan gai ezberdinak jorratzen dituzte. Metodo honekin teknologia berrietan murgiltarazten dituzte ikasleak eta gainera eduki berriak ikasteko aukera dute.




2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ZEIN ELEMENTU EDUKI BEHAR DITU KONPETENTZIA DIGITALAK?

Sarritan entzuten dugun hitza da konpetentzia, baina zer esan nahi du edo hobeto esanda, zer eskatzen du konpetentzia digitalak?

Hasteko, argi izan behar dugu, konpetentzia digitalak hainbat elementu eskatzen dituela.


Lehenik eta behin, konpetentea izateko informaziora sartzen jakitea oso garrantzitsua da, hau da, informazioaren bilaketa arrazionalaren eta teknologia erabileraren trebetasun instrumentala eskuratzea oso garranttzitsua baita. 

Bestalde, lortutako informazioa ezagutzan eraldatzen jakitea ezinbesteko jarduera da, hau da, arazoak planteatzeko eta informazioa analizatu eta esanahiarekin interpretatzeko gai izatea ezinbestekoa da.


Hortaz gain, informazioa zabaltzen eta azaltzen jakitea oinarrizkoa da. Azkenik, informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea beharrezkoa da, hau da, hauei dagokien jarreren, baloreen eta praktika etikoen garapena lortu ahal izateko.


Aurrez esandako guztia kontuan izanik, esan dezakegu konpetentzia digitala 5 dimentsioetan dagoela banatuta:

  1. Ikaskuntzaren dimentsioa
  2. Informazioaren dimentsioa
  3. Komunikazioaren dimentsioa
  4. Kultura digitalaren dimentsioa
  5. Teknologiaren dimentsioa
Amaitzeko konpetentzia digitala zer den argitu diezazukeen bideotxo bat eskegiko dizuet hemen behean, Jordi Adell adituaren eskutik: 









ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA?


Jakina da azken urteetan gure gizartea erabat aldatu dela. Teknologia berriak sortu zirenetik gizartea asko aldatu da, horrekin batera gure bizimodua ere aldatu egin da. Hori dela eta, aldaketa guzti honek gizarteko arlo guztiak eraldatu ditu, horien artean hezkuntza. 

Teknologia berriak sortu zirenetik eta hezkuntzan txertatuak izan ziren unetik gaur egun arte hezkuntza mundua izugarri aldatu da, eta indartsu eraldatu dute gaur egungo hezkuntza mundua. Edozein aldaketarekin gertatzen den bezala, hezkuntza mundua teknologia berrietara moldatu da eta moldaketa honek hezkuntza sistema birplanteatu du. 

Konpetentzia digitala deritzogunari azken finean gure ezagutzen etengabeko eraikitze bat da. Hau da, ezagutza, trebetasun eta gaitasunaren konbinazioa da, behar diren balore eta jarrerarekin baita testuinguru digitaletaz baliatuz lortu nahi ditugun helburuak eraginkortasunez bete ahal izateko. Hortaz, laburpen gisa esan daiteke konpetentzia digital gure gaitasun digitalen aktibazio egokiari deritzola, erabiltzaile konpetente batek zentzuz eta arduratsu jokatzen du.

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

ZER DA WEB 2.0 ?


Komunikazio web-en munduan aldaketa ugari izan dira azkeen urteetan. Aldaketa horien artean aipagarriena, Web 1.0 tik Web 2.0 ra egon den saltoa da. Aldaketa honek eragin handia izan du gure gizartean, hain zuzen ere, beste kultura mota bat sotu baitu. Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratua ez dugunean, adituak Web 3.0 Internet belaunaldi berri batetaz hitz egiten hasi dira. Noiz iritsiko den ziur ez baldin badakite ere, izango dituen ezaugarriak badakizkigu. Web honetan milaka adimenduek egunero sareratzen diren edukiak modu semantikotan (etiketen arabera) argitaratzeko gai izango dira.

WEB 2.0:






Komunikazioa erabiltzaileen artean, aukera eman guri gauzak egiteko gauzak sortu
urteekin proiektua (entziklopedia britanikoa) zerbitzu (google) bihurtu ( web 1.0 eta web 2.0), gaur egun zerbitzua erabiltzaileentzat eskaintzea.

WEB 2.0aren EZAUGARRIAK
  • Ez da unidirekzionala 
  • Zerbitzuak eskaintzen ditu
  • Erabiltzailea da protagonista
  • Kolaborazioan lan egiteko aukera
Ezaugarrien osaketa:
  1. RSS zerbitzuak: informazioa gure ordez bilatzen dute, hau da, gu informazioa bilatzen hasi beharrean RSS zerbitzuaren bitartez informazioa bilatzen digu ( adb: egunkarian kulturaren arloa)
  2. Sortzaileak bihurtzen gara web 2.0an
  3. Web 1.0 estatikoa zen eta web 2.0 didaktikoagoa da
  4. Modu ezberdinetan hartzen dugu parte sarean: batzuetan indirektoki ( me gusta emanda orrialdeari) besteetan aldiz,  kontzienteki eta beste hainbatetan modu oso konszientan. Web honen azkeneko helburua kolaborazioa da, sare sozialak beste pertsonen onurarako direlaren ikuspegitik.
NOLA FUNTZIONATZEN DU WEB 2.0ak?

Elementu tekniko garrantzitsuenak:
Bilaketak, estekak, egiletasuna (denon esku), etiketa (hitz klabe oso eraginkorra), luzapenak ( guk sorturiko playlistak adibidez liburuak musika), abixuak
search 

WEB 3.0 



Gaur egungo arazo nagusia, testuinguruaren bilaketa ugariak dira. Giza ezaugarri gehiago edukitzea guk nahi duguna bilatzeko. Filtrazioa aurrera eramaten saiatzen da, web 3.0aren adibidea google plus . Honen helburua, bilaketa askoz efektiboagoak lortzea da, informazio bilaketa erraztu ahal izateko.

WEB 2.0 KRITIKA:

Nork parte hartu beharko luke gauzak sortzeko garaian? Edukiaren kalitatea jeitxi egin al da?
Geroz eta informazio aniztasun gehiago izan, hobekuntzak sortzeko aukera gehiago egongo da, era berean denok eskubide berak edukitzeko. Gure lana, informazio guzti horren artean sailkapen bat egitea da, hau da, zein den informazio baliagarria guretzat eta zein informazio diskriminatu behar dugun jakitea.  Hortaz, hezitzaileok kontuan izan behar dugu informazioa sailkatzerako garaian.

Web 2.0 "segunda burbuja" deitzen diote, modan dagoelako eta ez delako benetan informazioa jasotzeko helburuarekin erabiltzen.

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

HITZALDIAK: AMARA BERRI

                                  

Duela astebete Amara Berri eskolako irakasle bat etorri zen unibertsitatera , bigarren mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera. Hitzaaldiaren helburua, ikasleok Amara Berri proiektua gertutik ezagutzea zen, horretarako irakasleak hango metodologia sistema, helburuak, antolaketa, zerbitzuak,....etab. azaltzeko aukera izan zuen.

Hasiera emateko, irakasleak ikastetxeko ezaugarri garrantzitsuenak azaldu zizkigun. Hau da, ikastetxe honetako protagonista nagusiak haurrak dira, metodologia beraientzat egina dago. Horretarako, haurrak ziklo desberdinetan banatzen dira, gela berean adin desberdinetako ikasleak aurkitzen dira, honenbestez, ikasleek elkarren artean laguntzeko aukera dute. Gainerakoan, ikasleek ez dituzte esku liburuak erabiltzen, hauen ordez liburutegiko materiala eta ordenagailua erabiltzen dute.

Honekin batera, eskola honek ateak irekiak ditu edozein pertsonarentzat, ikasleek sistemaren parte hartzaile nagusiak dira eta eskola osoaren zzerbitzua da. Zikloka lan egitean, ikasgela barruan binaka lan egiten dute. Bigarren ziklokoak irratian ibiltzen dira eta hirugarrenekoak prentsan.


Aipatzekoak dira Amara Berriren helburu nagusiak, alde batetik, eskolan lantzen diren edukiei zentzua ematea egunerokotasunean erabili ahal izateko eta bestalde, ikasleak teknologia berrien munduan trebatzea. Honi lotuta, irakasleak esaldi bat zuen ahoan une horo; " lehenengoan ikasi, bigarrenean irakatsi".

Amaitzeko, esan dezaket hitzaldi honi esker beste heziketa metodologia berri bat ezagutu dudala, nik nire ikasle garaian izan nuenaren oso desberdina. Aurrez entzun ez nituen metodoak eta sistema erabiltzen dute eta hori guztiz berria da gutariko askorentzat. Metodologia honen helburuei dagokienez, oso helburu garrantzitsuak iruditzen zaizkit gaur egungo gizartean aurrera egin ahal izateko, teknologia berriekin lan egiten ikastea beti ere muga zehatz batzuekin. Horretaz gain zikloka lan egiteko sistema, desberdina baina interesgarria iruditzen zait, hasiera batean arraroa egin zait nik ez nuelako gertutik metodo honen inguruan entzun baina ikasleek elkarren artean lan egiteko balore asko ikasten dituztela iruditzen zait. Beraz esan dezaket, gure etorkizunari begira hainbat ideaia interesgarri ikasi ditudala aplikatu ahal izateko.