Azken saio teorikoan, zelatatzaile eta zelatatuaren inguruan aritu ginen berbetan, hasiera batean taldeka gure iritzi eta hausnarketa egin genuen eta azkenik Lorearen azalpenak entzun genituen gaiaren inguruan.
Ez gara ohartzen, etengabe zelatatzen gaituztela, gure mugimendu guztiak kontrolatzen dituztela, hau da, non gauden, zer egiten ari garen, norekin gauden, noiz gauden,...Uneoro, gure bizitza eta intimitatearen kontrol absolutua dute. Baina guzti honen inguruan hainbat galdera planteatu nahiko nituzke; Nola dakite guzti hori? Nork kontrolatzen gaitu? Zertarako?
Gure bizitzaren kontrolaren atzean dauden tresna esanguratsuenak interneta eta mugikorrak dira. Bi tresna hauen esker gure informazio asko lor dezakete, tresna hauek emititzen dituzten datuekin non gauden, nora goazen, norekin gabiltzan eta zertan gabiltzan dakite. Informazio guztia hau modu inkonsziente eta konturatu gabe emititzen dugu, hortaz ez gara ohartzen emititzen ari garenataz.
Esan bezala, informazio emisio hau kontrolpean izateko ezinbestekoa da sarean partekatzen dugun informazioa neurtzea eta ohartzea bertan idazten edo pertekatzen dugun guztia betirako bertan gordeta geratzen dela jakitea.
Oharkabean bada ere, hona hemen gu zelatatzen gaituzten adibideetako batzuk;
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia
Beti irekia edukitzea
...
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonal guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/Kreditu txartelak
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak
Konexio kontrola
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexio kontrola
|
Tik bikoitza kendu
Ordua kendu
Porfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
...
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
...
|
Webcam (drone)
|
Hackeatzaileak
|
Pegatina bat jarri kamararen aurrean
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa
Erabilerak
...
|
“Modo avión”
|
Informazioa lortzeko tresna hauen helburu nagusiena dirua lortzea da, hau da, informazio tresnak helburu ekonomikoetan dute bere oinarri nagusia. Horretarako "espiatu" edo etengabeko azterketa bat egiten digute gure zaletasun, gustuko leku, hiriburu, mugikor,....eta bertan lan egiten dute, bezeroen gustoko gauzak aztertu eta helburu ekonomikoak bertara plazaratzen dituzte.
Amaitzeko konklusio gisa;
KONTUZ! ARGI IBILI! ZUREA DEN INFORMAZIOA, ZUREA BAKARRIK IZATEN JARRAITU DEZALA SAIA ZAITEZ!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina