Sarritan entzuten dugun hitza da konpetentzia, baina zer esan nahi du edo hobeto esanda, zer eskatzen du konpetentzia digitalak?
Hasteko, argi izan behar dugu, konpetentzia digitalak hainbat elementu eskatzen dituela.
Lehenik eta behin, konpetentea izateko informaziora sartzen jakitea oso garrantzitsua da, hau da, informazioaren bilaketa arrazionalaren eta teknologia erabileraren trebetasun instrumentala eskuratzea oso garranttzitsua baita.
Bestalde, lortutako informazioa ezagutzan eraldatzen jakitea ezinbesteko jarduera da, hau da, arazoak planteatzeko eta informazioa analizatu eta esanahiarekin interpretatzeko gai izatea ezinbestekoa da.
Hortaz gain, informazioa zabaltzen eta azaltzen jakitea oinarrizkoa da. Azkenik, informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea beharrezkoa da, hau da, hauei dagokien jarreren, baloreen eta praktika etikoen garapena lortu ahal izateko.
Aurrez esandako guztia kontuan izanik, esan dezakegu konpetentzia digitala 5 dimentsioetan dagoela banatuta:
- Ikaskuntzaren dimentsioa
- Informazioaren dimentsioa
- Komunikazioaren dimentsioa
- Kultura digitalaren dimentsioa
- Teknologiaren dimentsioa
Amaitzeko konpetentzia digitala zer den argitu diezazukeen bideotxo bat eskegiko dizuet hemen behean, Jordi Adell adituaren eskutik:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina