2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA?


Jakina da azken urteetan gure gizartea erabat aldatu dela. Teknologia berriak sortu zirenetik gizartea asko aldatu da, horrekin batera gure bizimodua ere aldatu egin da. Hori dela eta, aldaketa guzti honek gizarteko arlo guztiak eraldatu ditu, horien artean hezkuntza. 

Teknologia berriak sortu zirenetik eta hezkuntzan txertatuak izan ziren unetik gaur egun arte hezkuntza mundua izugarri aldatu da, eta indartsu eraldatu dute gaur egungo hezkuntza mundua. Edozein aldaketarekin gertatzen den bezala, hezkuntza mundua teknologia berrietara moldatu da eta moldaketa honek hezkuntza sistema birplanteatu du. 

Konpetentzia digitala deritzogunari azken finean gure ezagutzen etengabeko eraikitze bat da. Hau da, ezagutza, trebetasun eta gaitasunaren konbinazioa da, behar diren balore eta jarrerarekin baita testuinguru digitaletaz baliatuz lortu nahi ditugun helburuak eraginkortasunez bete ahal izateko. Hortaz, laburpen gisa esan daiteke konpetentzia digital gure gaitasun digitalen aktibazio egokiari deritzola, erabiltzaile konpetente batek zentzuz eta arduratsu jokatzen du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina