Duela bi aste, Adunako Herri Eskolako irakasle bat etorri zen unibertsitatera hitzaldi bat ematera. Iñaki Pagola eskolako irakasleak, Adunako Herri Eskolaren inguruan hitzaldia egiteko sei puntuetan banatu zuen saioa:
- Kokapena
- Eskolaren ezaugarriak
- Ikt-ren eginbeharrak
- Heldutasun eredua
- Google apps eta Drive
- Esperientzia Praktikoak
Hitzaldiarekin hasteko, eskolaren kokapenaren inguruan hitz egin zigun, Donostiatik 1,5 km-ra dagoela azalduz. Eskolak 68 ikasle bakarrik zituela esan zigun, beraz eskola txikia da Adunakoa.
Eskola honen ezaugarri nagusi bezala esan dezakegu ez dituztela testu liburuak erabiltzen. Lana proiektuen bidez egiten dute. Hiru hilabetez behin aldatzen dituzte gaiak eta beti gauza berriak lantzen dituzte, edukiak errepikatu gabe. Ikasleek dute edukiak aukeratzeko eskubidea, beraien interesetan oinarritutako edukiak aukeratzen dituzte.
Honetaz gain, heldutasun ereduari eutsiz, hiru maila desberdin aurki ditzazkegu: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Adunako eskola hirugarren maila honetan kokatzen da.
Aplikazioei dagokienez, hainbat erbiltzen dituzte: classroom, google calendareta drive izenekoak adibidez.
Dinamika eta praktikotasuna aurrera eramateko Drive aplikazioa sarritan erabiltzen dute, horren adibide gisa, bileretan jasotako informazioa driven partekatzen dute eta bertan denek elkarrekin lan egin dezakete, nahi duten moduan.
Erabiltzen duten agenda digitalari dagokionez, ordenagailuei esker, ikasle guztiek erabili dezakete agenda hau. Bertan informazio ugari gordetzen dute; eskolako ikasleen informazioa, hutsegiteak begiratzeko, ebaluazio sistemaren berriak, irakasleak jarri dizkien eginbeharrak,... Ondorioz, ez dute paperean idazten, guztia kuaderno digitalaren bidez egiten dute, baita etxeko lanak eta hauen zuzenketak ere.
Eskolako bloga, albisteak eta egindako lanak erakusteko erabiltzen dute. Metodologia honen bitartez, Alkiza eta Berrobiko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera dute, hirurek parte hartzen baitute blog honetan.
Aplikazio erabilien artean, Dropbox aurkitzen dugu, argazkiak partekatzeko erabiltzen dute. Horrela gurasoek eskolan ateratako argazki hauek ikusteko aukera dute eta nahi izanez gero deskargatzeko ere bai. Irudiaren edukiari lotuta bideo grabaketak ere egiten dituzte nohizbehinka, hauen bitartez bideoak grabatu eta gero gauza berriak ikasteko eduki moduan erabiltzen dituzte. Bideoetan gai ezberdinak jorratzen dituzte. Metodo honekin teknologia berrietan murgiltarazten dituzte ikasleak eta gainera eduki berriak ikasteko aukera dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina